Jokoak hastera doaz!!!

Gamegune Opens lehiaketak 2017an abiatu dira, eta ziur gaude asko gustatuko zaizula ideia. Txapelketa bat gutxi iruditzen zitzaizun? Zer moduz liga bat egiten badugu? Aurten, nazioarteko lehiaketaz gainera, zenbait txapelketa izango dituzue urtean zehar. Parte hartu nahi duen edozeinentzat irekiak. Formatuak eta jokoak askotarikoak izango dira, bai presentzialak (Euskal Herri inguruko ekitaldietan), bai onlinekoak. Diru-sariak irabaz daitezke, ‘Hearthstone’rako kartagain esklusiboak eta askoz gehiago. Gehiago jakin nahiko zenuke? Hemen duzu informazio gehiago.

Urteak lau denboraldi izango ditu, lau urtaroekin bat etorriko direnak. Bakoitzean, joko bati ekingo diogu, eta, horrekin, txapelketa desberdin bati. Aldi berean, GameGuneak azken edizioetan izan duen joko izarraren (‘Hearthstone: Heroes of Warcraft’) zenbait topaketa egingo ditugu "supazterraren ondoko topagune" gisa. Hearthstone FSG (Fireside Gathering) topaguneei esker, hurrengo lehiaketetarako sailkatu ahal izango dira eta diru-sariak eta jokorako kartagain berezia irabazi. Oso zalea bazara eta hemengo hitzordu "frikienak" galtzen ez badituzu, baliteke hau interesatzea. Ekitaldi presentzialak euskal egutegiko hitzordurik garrantzitsuenetako batzuetan egingo dira. Baina ez ditugu horiek bakarrik antolatuko. Adi, beraz, aurten ezusteko asko izango dira eta!

Nobedade guztien berri jasotzeko, jarraitu gure RSS guztiei. Han, gure txapelketei buruzko eguneraketa eta lehiaketa guztiak eta gamer munduko beste jakingarri batzuk izango dituzue. Horrez gain, nobedadeei buruzko iritziak eman ahal izango dituzue. Adibidez, zer besteko joko nahiko zenuke Gamegune Opens-en?

  • Martxan dauden txapelketak
  • Harremanetarako
  • ANTOLATZAILEA
    Euskaltel Konekta
    KUDEATZAILEA
    Euskalamiga Elkartea
    E-posta
    opens@gamegune.org
    Twitter
    @gamegune
    AHOTSA
    943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)
    FAXA
    943-533697

1