Oso erraza da. Izena eman behar duzu erabiltzaile-kontu bat irekitzeko, eta hori nahikoa da txapelketetan izena emateko.

Oso erraza da. Egin klik menuko Aukerak ikonoan, eta kontu berri bat sortzeko esteka agertuko zaizu.

Kontu berria sortu ondoren, idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Webguneko atal pribatuan sartuz gero, txapelketa guztietan eman ahal izango dugu izena.

Taldeko buruak sortu behar du taldea, eta kide guztiak gehitu beharko ditu. Taldea osatu arte ez da ontzat emango txapelketan izena eman izana.

Taldeak jokoak onartzen duen jokalari-kopurua izan behar du gutxienez, eta erreserbarako bi lagun izan ditzake.

Jarri gurekin harremanetan horretarako inprimakia betez edo mezu bat bidaliz helbide honetara: opens@gamegune.org

ANTOLATZAILEA
Euskaltel Konekta
KUDEATZAILEA
Euskalamiga Elkartea
E-posta
opens@gamegune.org
Twitter
@gamegune
AHOTSA
943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)
FAXA
943-533697