Euskaltel Konekta

GAMEGUNE OPENS

Ikusi Txapelketak

Zer da Opens?

Gamegune Opens deritzenak urtean zehar egingo diren zenbait bideojoko-txapelketa eta liga dira. Major GameGune izeneko txapelketan gonbidapenez bakarrik sar bazitekeen ere, Opens hauetan parte hartu nahi duen edozeinek jardun dezake.

2017. urtean joko honen inguruan jardungo du: 'Hearthstone: Heroes of Warcraft', azken urteetan Major de GameGune txapelketak ekarri digun jokoa. ‘Onlineko’ txapelketak zein ‘Fireside Gatherings’ presentzialak egongo dira.

Txapelketa hauetako irabazleek beste GameGune FSG txapelketa batzuetarako plaza bat lortuko dute, sari ederrez gain.

Beste plataforma eta izenburu batzuk ahaztu gabe, denboraldi bakoitza urtaro batean egingo da,
eta beste joko batzuetako txapelketak iragarriko dira.